2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

KONPOSTAJEA

Konpostaje tailerra egin da ikastolan, gai honekin berriro lanean hasteko asmoz.

Hondakin organikoak biltzeko edukiontziak paratu ditugu leku desberdinetan: sukaldea, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eremuan, eta DBHko eraikinean.


Konposta egiteko edukiontzia.

 










HHko eremuan hondakin organikoa jasotzeko eduki ontzia.



2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

GAIKAKO BILKETA

Ikastolan gaikako bilketa egiten dugu. Paperaz eta plastikoaz gain, tonner eta tinta edukiontziak jasotzen dira birziklatzeko.




 



















Ikasturte honetan hondakin organikoen bilketarekin eta konposta egiten hasi gera berriro ere.












2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

BIRZIKLATZE TAILERRA




ESenRED - birziklatzeari buruzko saioa








Gure Ikastola ESenRED sarean (Eskola jasangarrien sarea) sartuta dagoela eta, Ikastolak martxan jarri duen jasangarritasunaren aldeko proiektuarekin lotuta, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen bidez, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek birziklatzeari buruzko saioan parte hartzeko aukera izan zuten.

Ikastolako ikasle ohia den Eila Sagastibeltza izan zen birziklatzeari buruzko saioaren arduraduna eta bertzeak bertze, URREZKO LAU ARAUAK (RRRR) azaldu zizkien:

Kontsumoa muRriztu.
Beharrezkoa ez dena bazteRtu (ontziak, produktu toxikoak...).
BeRrerabili gauza bererako edo bertze gauzetarako (kargatzen diren pilak, erosketetarako poltsak...)
BiRziklatu.



Saioa bukatzeko, birziklatzea modu egokian egiteko gaikako bilketa nola egin behar den landu zuten. Hau da, hondakin bakoitza zein edukiontzira bota behar den. Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen web orrian informazioa eskuratu daiteke: http://www.bortziriakzabor.com/eu/fr_resid_cam_menu.htm