2015(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

jasangarritasunaren alde, gaur ere!

LABIAGA IKASTOLAKO LH6 eta DBH1-eko ikasleak,  gaur ere jasangarritasunaren alde.  CONFINT martxan dago! 
 animo eta mila esker! 

2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

CONFINT


Gaur ikastolako CONFINT jardunaldia ospatu da. 


Bertan, LH6ko eta DBH1eko ikasleek, jasangarritasunaren inguruan egindako ikerketa lanaren aurkezpena egin dute gainontzeko partaideen aintzinean.









Ondoren gai hoietan egin daitezken hobekuntzak eta hoiek aintzinera eramateko ekintzak proposatu dituzte.

Ikasturte bukaera bitarte hobekuntza hoiek martxan jartzen saiatuko dira. 

 
Ekainan,  8 ordezkari Iruñeara joango dira, Nafarroako beste ikastetxe batzukin batera,  Nafarroa mailan ospatuko den CONFINT jardunaldian parte hartzera
egindako lana azaltzeko  .



2015(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

PRAKTIKA ONEN JARDUNALDIA



Atzo praktika onen jardunaldia ospatu zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko aretoan. 


Bertan ikastolako ordezkariak egon ziren eta ikastolan jasangarritasunaren inguruan egiten den lana, eta eskola jasangarrien sarean aurkezturiko urteko plana azaltzeko aukera izan zuten. 

2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

UR KONTSUMOEN MURRIZKETA

Konketa zaharretan ur kontsumoa murrizteko asmoz litro eta erdiko botilak sartu ditugu. Ondorioz, betetzen eta husten den aldi bakoitzean, ur kantitate horren isurketa saihesten da.
































Sakagailua duten komun eta iturrietan bridak jartzen hasi gera argazkian ageri den moduan.



Ahal den iturrietan ur jario murrizten duten ahoak jartzen hasi gera ere.