2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

BIRZIKLATZE TAILERRA




ESenRED - birziklatzeari buruzko saioa








Gure Ikastola ESenRED sarean (Eskola jasangarrien sarea) sartuta dagoela eta, Ikastolak martxan jarri duen jasangarritasunaren aldeko proiektuarekin lotuta, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen bidez, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek birziklatzeari buruzko saioan parte hartzeko aukera izan zuten.

Ikastolako ikasle ohia den Eila Sagastibeltza izan zen birziklatzeari buruzko saioaren arduraduna eta bertzeak bertze, URREZKO LAU ARAUAK (RRRR) azaldu zizkien:

Kontsumoa muRriztu.
Beharrezkoa ez dena bazteRtu (ontziak, produktu toxikoak...).
BeRrerabili gauza bererako edo bertze gauzetarako (kargatzen diren pilak, erosketetarako poltsak...)
BiRziklatu.



Saioa bukatzeko, birziklatzea modu egokian egiteko gaikako bilketa nola egin behar den landu zuten. Hau da, hondakin bakoitza zein edukiontzira bota behar den. Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen web orrian informazioa eskuratu daiteke: http://www.bortziriakzabor.com/eu/fr_resid_cam_menu.htm